XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laborarieri jakin-arazia da arnoak behar direla deklaratu Herriko-etxean aurten ere, bertze urtetan bezala.

KANBO. Arnoen deklaratzea

Azken epea hurbildua da, ilabete hunen 22-an denaz geroz.

Oroino egitekoa duzuen horiek ager beraz aste huntan berean herriko etxerat.

Arraintzarien biltzarra

A.P.P. Nive deitu arraintzarien batasunak jakin-arazten diote bere kidekoeri batasunaren urteko biltzarra eginen dela: 1971-ko abendoaren 31 baino lehen.

Oraiko ustez biltzarre hori Donibane Garazin eginen da igandearekin, Abendoaren 26-an.

Biltzarre hortan bozkatuko da bulego berria.

Bulego hortako kandidatak, lixta osoka, agertu behar dira Abendoaren lehena barne.

A.P.P.N. Presidenta.

MUSU

Badakizue nola ginabiltzan Anglesekin.

De Gaulle-n denboran etsaiak bezala ginauzkan.

Ez zuten harek nahi zuena egiten.

Han zauden beren isla edo ugartean, bakartasun ederrean.

Orai beste kantu.

Angeles erregina Pariserat jinen zauku.

Ongi etorri ederra eginen diote gure aintzindariek, dena irri, dena pereka, dena musu.

Kasu! ez Rusoeri bezala musua ezpainetan!

Gehexan PONTTO.